Mi lista de blogs

martes, 1 de febrero de 2011

Euskal Herriko Sorginak

Sorginak Euskal Mitologiaren arabera Mariren leizeetan haren neskame dauden ahaideak dira. Gauetan akelarre izeneko bilerak egiten dituzte. Zuberoan Belagile izena hartzen dute.
Batzuetan, sorginak lamiekin nahasten dira, nahiz eta izaki bera ez izan. Haiekin eta batez ere jentilekin batera, historiaurreko monumentu megalitikoak eraiki izana egozten zaie tokiko usadioen arabera, hau da, trikuharri, harrespil eta zutarriak.
XV-XVI-XVII. mendeetan, Europa osoan bezala, Euskal Herrian sorginen aurkako hainbat epaiketa egin ziren, batez ere 1609an Pierre de Lancre epaileak Lapurdin egindakoa eta 1610an Logroñoko prozesuan Zugarramurdiko akelarrearen aurka. Auzi hauetan guztietan herri-sineskerak, erlijioa, auzokideen arteko liskarrak eta politika elkarrekin nahasita zeuden.



ELEZAHARRAK
Gauerdian hasi eta goizaldeko oilarraren kukurrukuraino bakarrik iristen da euren aginpidea. Pizti itxura hartzen dute sarritan, eta gorputz atal bat falta zaie gehienetan, eskua, hanka edo burua. Katu itxura hartzen dute maiz. Sorginkeria kentzeko, katuaren itzalari egurra eman behar zaio.
Sorginek, akelarrera joan eta etortzeko, ukendu berezi bat gorputzean hedatu eta honako hitzok esaten omen dituzte:
Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik
Elezahar askotan, sorgin izan edo sorginak miatu nahi duen batek hitzak alderantziz esan (Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik) eta guztiz urratua iristen da akelarrera.
Sorginek, biztanleak izutzeko eta, honako kantua egiten errepikatzen dute:
Ez geala, ba geala,
Hamalau mila hemen geala

4 comentarios:

  1. feeeeaaaaaaaaaaaassss
    ze politak agertzen sorginen argazkietan!

    ResponderEliminar
  2. oso blog polita egin duzue zorionak !!!!

    ResponderEliminar
  3. NESKAK ZUEN BLOGA OSO TXARRA DA K NOO K DA BROMAAA XDXD OSO ARGAZKI ETA MUSIKA POLITAK JARRI DITUZUE.. SEGI HORRELA ANIMOOOO LORTUKO DUZUEE BISITAK ETA KOMENTARIOAK EDUKITZEAA!!!
    A DARLO TODOOO XDXD

    ResponderEliminar