Euskal Jai Gaztetxea

1993an Iruñeko Gazte Asanblada sortu zen gazteek autogestionatutako eremuak falta zirelako. 1994ko maiatzaren 7a, 1.000 pertsona bildu zituen manifestazio baten ondoren, IGAk abandonaturik zegoen Euskal Jai pilotalekua okupatu zuen.
Ondorengo egunetan, poliziak okupazioari erantzuten saiatu zen. Hainbat desalojaketa saiakera izan baitziren. Lehenengo saiakera, maiatzaren 10eko gauean izan zen, poliziak atea hautsi eta 15 pertsona kanporatu zituen, baina 18 pertsonek eta txakur batek teilatura igo eta poliziari aurka egin ahal izan zioten. Kalean istiluak egon ziren, hainbat zauritu eta 3 atxilotu utzi zituztenak.

Juantxo Molinak poliziaren aurka jarri zuen salaketa artxibatu zuten, eta bizilagunek eta dendariek jarritakoa berriz, ez zuen erantzunik jaso.
Atxilotutako batek Goardia Zibilak Gaztetxeari eta beste hainbat herri-mugimenduei buruzko informazioa lortzeko torturatu ziola salatu zuen. Beste atxilotutako bati, 20 hilabeteko kartzela-zigorra eskatzen zioten.
Gaztetxeari argindarra kendu zioten eta poliziek gaztetxekoei argazkiak atera eta jarraitzen zieten. Gainera, Goardia Zibilak, gaztetxearen aurrean lokal bat alokatu zuen.
2004an, Iruñako udaletxeak, Yolanda Barcina alkatea dela, gaztetxea eraisteko plana prestatu zuen bere ordez zentro hidrotermal bat eraikitzeko. 2004ko abuztuaren 16an segurtasun indarrak gaztetxera sartu eta gaztetxea husten hasi ziren. Gazte batzuk teilatura igotzea eta han geratzea lortu zuten. Nahiz eta gazte horiek teilatuan egon gaztetxea eraisten jarraitu zuten
Abuztuaren 21ean 15.000 lagun manifestatu ziren gertakari hauen kontra.