Mi lista de blogs

lunes, 31 de enero de 2011

Euskal Jai

Euskal Jai Gaztetxea

Euskal Jai Gaztetxea Iruñeko hiriko Alde Zaharrean kokatutako Euskal Jai pilotalekuan egokitutako gaztetxe bat zen, Iruñeko Gazte Asanbladak (IGA) kudeatzen zuena.

1993an Iruñeko Gazte Asanblada sortu zen gazteek autogestionatutako eremuak falta zirelako. 1994ko maiatzaren 7a, 1.000 pertsona bildu zituen manifestazio baten ondoren, IGAk abandonaturik zegoen Euskal Jai pilotalekua okupatu zuen.
Ondorengo egunetan, poliziak okupazioari erantzuten saiatu zen. Hainbat desalojaketa saiakera izan baitziren. Lehenengo saiakera, maiatzaren 10eko gauean izan zen, poliziak atea hautsi eta 15 pertsona kanporatu zituen, baina 18 pertsonek eta txakur batek teilatura igo eta poliziari aurka egin ahal izan zioten. Kalean istiluak egon ziren, hainbat zauritu eta 3 atxilotu utzi zituztenak. 

Bigarren saiakera, margolariz mozorratutako bi poliziek eraman zuten aurrera. Poliziek gaztetxearen alboko eraikin batera eskailera bat eraman zuten eta eskailerara igo ziren. Gaztetxeko teilatura pasatu ziren, baina teilatuko tranpa irekitzen saiatzen ari zirela harrapatu zituzten eta ez zieten sartzen utzi. Hirugarren saiakera 1994ko ekainaren 15eko gauerdian izan zen, operazio honetan 3 puntu ezberdinetatik sartu ziren segurtasun indarrak eta indarkeria erabiliz pertsona guztiak kanporatu zituzten 5 pertsona izan ezik eta 3 egunetan zehar iraun zutenak. Poliziaren kargek hainbat atxilotu eta zauritu utzi zituzten, haien artean 16 urteko Juantxo Molina, begi bat galdu zuena. Hurrengo egunean, ekainaren 16an manifestazioak eta mobilizazio ugari eraman zituzten aurrera, haien artean kazeroladak. Bizilagun eta dendari ugarik poliziaren aurkako salaketak egin zituzten. Operazioaren hirugarren egunean, ekainaren 17an, poliziak hustea bertan behera utzi behar izan zuen. Operazio honek gaztetxearen hormak eta zorua zulatuak utzi zituen.
Juantxo Molinak poliziaren aurka jarri zuen salaketa artxibatu zuten, eta bizilagunek eta dendariek jarritakoa berriz, ez zuen erantzunik jaso. 

Atxilotutako batek Goardia Zibilak Gaztetxeari eta beste hainbat herri-mugimenduei buruzko informazioa lortzeko torturatu ziola salatu zuen. Beste atxilotutako bati, 20 hilabeteko kartzela-zigorra eskatzen zioten.
Gaztetxeari argindarra kendu zioten eta poliziek gaztetxekoei argazkiak atera eta jarraitzen zieten. Gainera, Goardia Zibilak, gaztetxearen aurrean lokal bat alokatu zuen.
2004an, Iruñako udaletxeak, Yolanda Barcina alkatea dela, gaztetxea eraisteko plana prestatu zuen bere ordez zentro hidrotermal bat eraikitzeko. 2004ko abuztuaren 16an segurtasun indarrak gaztetxera sartu eta gaztetxea husten hasi ziren. Gazte batzuk teilatura igotzea eta han geratzea lortu zuten. Nahiz eta gazte horiek teilatuan egon gaztetxea eraisten jarraitu zuten
Abuztuaren 21ean 15.000 lagun manifestatu ziren gertakari hauen kontra.


GURE JAIAK!

San Fermin jaiak Iruñeko festa ospetsuak dira, mundu osoan zehar ezagunak direnak. 
Uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen dira egun. Duela 400 urte baino gehiago horrela egiten dela, 1591an, eguraldi kaskarra dela eta, hasierako data, urrikoa alegia, uztailera aldatzea erabaki zutenetik.
Uztailaren 6an hasten dira urtero txupinazoa jaurtitzearekin batera, eguerdiko 12:00tan, Udaletxe plazan. Ekitaldi hau urtero oso jendetsua izaten da. Iruñeko entzierroak dira festen muina da eta ekitaldirik ezagunena.
Goizeko 8etan abiatzen da eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udal Plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako tartea eta Zezen Plaza. Uztailaren 14an amaitzen dira, "Gaixo gu" edo "Pobre de mí" tradizionala abestuz.